Gaur asteazkenea, maiatzak 29, goizeko 11:30etan Abando Hoteleko Costa Vasca Aretoan, Bilboko 49. Liburu Azoka aurkeztu dugu. Arenaleko ibilbidean izango da Liburu Azoka maiatzak 30etik ekainak 9ra bitartean, 55 erakuslerekin. Euskal zuzenbide zibila erakusketa berezia izango da Liburu Azokan; liburu aurkezpenak, hitzaldiak, sariak, tailerrak eta liburu sinadurak osatuko dute Azoka.

Aurkezpen prentsaurreko honetan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ordeak, Joxean Muñoz; Bilboko Udalako Kultura Zinegotziak, Nekane Alonso; Euskadiko Liburu-Ganbarako presidenteak, J.A. Iturri; Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidenteak, Kepa Torrealdai; eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Asier Muniategi.

José Ramón Taranco, Laboral Kutxako Kampo Harremanetarako zuzendaria; Bernar Zarraga, Jakinbide Liburudendako zuendaria; Andrés Fernández eta José Manuel Díaz, Liburu-Ganbarako idazkari orokorra eta presidenteordea; Begoña Moral, Bidebarrieta Liburutegiko zuzendaria; Javier Sagastiberri idazlea; eta Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udalako Kultura zuzendaria ere bertan izan dira.

Aurkezpen ekitaldian Luis García Montero idazleak Zilarrezko Luma saria, liburu-saltzaileek bere obra eta ibilibide luzeari egiten dioten onarpena, eskuratu du.
Luis García Montero, (Granada, 1958) poeta eta Espainako Literatura katedratikoa Granadako Unibertsitatean, hamaika poema-bildumen eta hainbat entseguen egilea da. 1982an Adonáis Saria jaso zuen El jardín extranjero-rekin, eta 1993an Loewe Saria eta 1994an Literatura Sari Nazionala Habitaciones separadas-ekin. 2003an bere La intimidad de la serpiente lanak Kritekaren Sari Nazionala eskuratu zuen.

Las palabras rotas, A puerta cerrada, eta Un lector llamado Federico García Lorca obren autorea ere bada.

“Liburuak kafearekin” ekimena Bilboko Liburu Azokan egongo da aurten ere.
 
Bide batez, gogoratu nahi dizuegu ostegunean, maiatzak 30, eguerdiko 12:00etan, Arenaleko Ibilbidean Azokaren inaugurazio ekitaldia ospatuko dela eta bertan Jon Banville eta Miren Agur Meabe idazleek Atea-Laboral Kutxa Saria jasoko dutela.

Gurekin izango zaretelakoan, agur bero bat.
 
Argazkian:
Kepa Torrealdai Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidenteaa); Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilari ordea); Luis García Montero idazle eta poeta; Nekane Alonso (Bilboko Udalako Kultura Zinegotzia); Asier Muniategi (Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea);  y J.A. Iturri (Euskadiko Liburu-Ganbarako presidentea eta Ereineko editorea).