Igande honetan bere ateak itxi dituen Bilboko 48. Liburu Azokak balantze positiboa egiten du. Aurten ere Bilbon ospatzen den literatura ekitaldi garrantzitsuenak publikoaren egundoko erantzuna jaso du, bai Areatzako Pasealekuan kokatu diren erakusleek jaso dituzten bisitetan eta salmentetan, baita egun hauetan ospatu diren ekintzek izan duten partehartzean: autoreen sinaduretan; Azokaren Karpan – Laboral Kutxa Topagunean, Euskatzaindian eta Bidebarrieta Liburutegian ospatu diren literatura Topaketetan: Nobela Beltza, Musika eta Literatura, News & Books, Nobela Historikoa eta Nobela Erromantikoren Idazleena; hitzaldietan; liburuen aurkezpenetan, mintzaldietan eta kontzertuetan; Bilboko Udal Liburutegien Sarean ospatu diren haurrentzako tailerretan; Azokaren Karpan – Laboral Kutxa Topagunean ikusgai egon den Athetic erakusketan…

Honetaz gain, Azokan zehar hainbat sari eman dira: Zilarrezko Luma Lorenzo Silvari; Atea – Laboral Kutxa Saria Karmele Jaio y Javier Sierrari; Urrezko Luma Joan Mari Torrealdairi; eta ZazpiKale Saria Ekaitz Goienetxeari.
 
Liburuak eta Kafea ekimenarekin Bilboko Liburu Azokak, BAQUEri esker, Azokaren estandetan liburu bat erosi dutenei Alde Zaharreko establezimendu partehartzaileetan kafe bat hartzen gonbidatu die. Ekimen hau arrakastatsua izan da aurten ere.
 

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: