Gaur ostirala, ekainaren 8a, goizeko 11:30etan, Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Iñaki López de Aguileta Bilboko Udaleko Kultura zuzendariak, Elkarreko Xabier Mendiguren eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea Asier Muniategi lagunduta, Bilboko 48. Liburu Azokaren Zazpikale saria eman dio Ekaitz Goikoetxeari.

Ekaitz Goienetxea (Biarritz, 1982), txikitatik bizi da Bermeon. Erredaktore kreatiboa da: kazetaritzan, publizitatean eta tarteka baita literaturan ere aritua. Gabriel Aresti XXXI ipuin lehiaketan lehen saria eta akzesia jaso zituen aurkeztutako bi ipuinengatik. 2016ko martxotik maiatzera Beste Hitzak literatur egonaldia egin zuen Eslovenian. 2018an lehen eleberria aurkeztu du Zaldi mamarroa Elkar argitaletxean.

 

 

"Liburuak kafearekin" Bilboko Liburu Azokara itzultzen da

"Liburuak kafearekin", BilbaoHistorikok, Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak, liburusaltzaile eta Cafés Baquérekin batera antolatzen duten ekimenari esker, irakurleek Bilboko Liburu Azokan erositako liburu bakoitzeko Bilboko Zazpikaleetako lau kafetegi tipikoenetan - El Lago, Geltoki, Aitxiar eta Portu Berri Berria - kafe onenarekin gozatzeko gonbidapen bat jasoko dute.

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: