Argazkian: Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria eta Joan Mari Torrealdai.

Gaur astelehena, ekainaren 4a, goizeko 11:30etan, Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Joan Mari Torrealdaik Bilboko 48. Liburu Azokaren Urrezko Luma saria jaso du Andoni Iturbe Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariaren eta Azokaren arduradunen eskuetatik.

Joan Mari Torrealdai (Forua, 1942), Teologian eta Informazio Zientzietan lizentziaduna. Zientzia Politiko eta Soziologian doktorea. Jakin Fundazioaren burua. Euskaltzain urgazle izendatua 1975eko ekainaren 27an eta oso 2007ko azaroaren 30ean. "Bibliografiatik bibliotekara, esperantzari lehioa" izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Foruan 2009ko urriaren 31n.

Bilboko 48. Liburu Azokaren Urrezko Luma saria emate ekitaldi honetan parte hartu dute Laboral Kutxako José Ramón Tarancok; Euskadiko Liburu-Ganbarako presidenteak, J.A. Iturrik; Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidenteak, Kepa Torrealdaik; Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Asier Muniategik, eta Joxe Mari Sorsek, Elkar-eko gerentea.



Gaur, astelehenea, ekainaren 4a, Azokan:

19:00etan Euskaltzaindian, %100 Basque Hizpide, Itxaro Bordaren Atzoko eta gaurko kresalak hitzaldia.
19:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Txani Rodríguezek  Alaine Agirreren "Sangre seca" aurkezpena.
20:00etan Bidebarrieta Liburutegian, Benjamín Pradoren "Los treinta apellidos" lanaren aurkezpena.

Asteartean, ekainaren 5ean:

11:30etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Javier Rey Bacaicoaren "Guía del GR 225. Fuerte de Ezkaba-Urepel" eta Fermín Ezkieta Yaben "Los fugados del Fuerte Ezkaba" lanen aurkezpena.
19:00etan Euskaltzaindian, Koldo Izagirrek -Arranondotik Trintxerpera Galizian Barrena- eta Harkaitz Canok -Kresalaren haritik, gaurkotasun apunteak- hitzaldia eskainiko dituzte.
19:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Félix Linaresek Manuel Vilasen "Ordesa" aurkeztuko du.
20:00etan Bidebarrieta Liburutegian, XIII Nobela Beltza Topaketa. Idoia Jauregi Pikabeak  Women in black mahaia aurkezten du, María Oruña, Susana Rodríguez Lezaun eta Estela Chocarroren partehartzearekin.

Asteazkenean, ekainaren 6an:

11:30etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, prentsaurrekoa, Jon Alonso eta "En el bando de los buenos".
19:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, José María Gorordoren "Bizkaia en la Edad Media" lanaren aurkezpena.
19:00etan Euskaltzaindian, Kirmen Uribek -Haurtzarominak Agirreri- hitzaldia eskainiko du.
20:00etan Bidebarrieta Liburutegian, Iñaki Martínezen "Donde los hombres llevaban sombrero" liburuaren aurkezpena.

Ostegunean, ekainaren 7an:

11:30etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, F.L. Chiviteren "Sebas Yerri. Retrato de un suicida" lanaren aurkezpena.
19:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, José Ramón Aranak "Duendes de la palabra" aurkeztuko du.
20:00etan Bidebarrieta Liburutegian, XIII Nobela Beltza Topaketa. Idoia Jauregi Pikabeak  Women in black mahaia aurkezten du Noelia Lorenzo, Amaia Manzisidor eta Alaitz Leceagaren partehartzearekin.

Gurekin izango zaretelakoan, agur bero bat.

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: