Gaur ostirala, ekainaren 1a, goizeko 11:30etan, Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Bilboko 48. Liburu Azokaren inaugurazio ekitaldia ospatu da eta Atea – Laboral Kutxa Saria Karmele Jaio eta Javier Sierrari eman zaie.

Karmele Jaiok (Vitoria-Gasteiz, 1970) Informazio Zientziak ikasi zuen EHUn, euskal idazle eta kazetari ezaguna da, urtetan zehar zenbait komunikabide eta erakundeetan lan egin duena. Kontakizun, nobela eta poesia liburuen autorea da, sari ezberdinak jaso ditu: Zilarrezko Euskadi saria, Beterriko Liburua… Euskaltzaindian euskaltzaina ere bada.   

Javier Sierrak (Teruel, 1948), Madrilgo Complutense Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen, idazle eta kazetari famatua da. Bere obrek arrakasta handia izan dute orain arte, medio nazional eta nazioartekoetan ere, 2006an New York-eko  Times egunkariko Top Ten-ean sartu den lehen estatuko egilea lortu zuen, “La cena secreta” izeneko lanarekin. Nobela, entsegu eta kontakizun ugari dituen idazle honek sari ezberdinak jaso ditu: Planeta Saria (2017), International Latino Book Awards-en Abenturazko eleberri onenari saria,…        

Bilboko 48. Liburu Azokaren  inaugurazio ekitaldi honetan parte hartu dute Nekane Alonso Kultura zinegotziak; Laboral Kutxako José Ramón Taranco; Euskadiko Liburu-Ganbarako presidenteak, J.A. Iturrik; Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidenteak, Kepa Torrealdaik; eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Asier Muniategik. Ekitaldira hurbildu dira, besteak beste, Juan Bas, Marino Montero, Beatriz Marcos, Luis Eguiluz, Carmen Muñoz, Alfonso Gil, Conchi García eta Esmeralda Erlo.

 

Argazkian: Karmele Jaio eta Javier Sierra, Bilboko 48. Liburu Azokaren Zilarrezko Lumaren irabazleak.

 

Asteburu honetan Azokan:

Larunbata, ekainaren 1a:

Egun osoan zehar, liburu-sinadura Azokaren estandetan.

13:00etan Bilboko Udal Liburutegien Sarean, Haurrentzako Tailerrak.
13:00etan Azokan, Mago Valenen magia-ikuskizuna.
18:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Francisco Narlaren “Laín el bastardo” liburuaren aurkezpena.
19:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, XIII Nobela Beltza Topaketa. Félix Linaresek Euskadi en verde y negro mahaia aurkeztuko du, Javier Sagastiberri eta José Javier Abasoloren partehartzearekin.
20:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Aritza Bergararen “Sueños ahogados” liburuaren aurkezpena.
20:00etan Bidebarrieta Liburutegian, Musika eta Literatura Topaketa Fidel Morenoren eta Bernardo Atxagaren laguntzarekin.

Igandea, ekainaren 2a:

Egun osoan zehar, liburu-sinadura Azokaren estandetan.

13:00etan Bilboko Udal Liburutegien Sarean, Haurrentzako Tailerrak.
13:00etan Azokan, Mago Valenen magia-ikuskizuna.

Eta astelehenean, ekainaren 4a:

11:30etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Joan Mari Torrealdaik Urrezko Luma jasoko du.
19:00etan Euskaltzaindian, %100 Basque Hizpide, Itxaro Bordaren Atzoko eta gaurko kresalak hitzaldia.
19:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Txani Rodríguezek  Alaine Agirreren “Sangre seca” aurkezpena.
20:00etan Bidebarrieta Liburutegian, Benjamín Pradoren “Los treinta apellidos” lanaren aurkezpena.

Gurekin izango zaretelakoan, agur bero bat.

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: