Gaur asteazkena, maiatzak 30, goizeko 11:30etan Abando Hoteleko Costa Vasca Aretoan, Bilboko 48. Liburu Azoka aurkeztu dute. Arenaleko ibilbidean izango da Liburu Azoka maiatzaren 31tik ekainaren 10ra, 55 erakuslerekin. Athletic ediciones El gallo de oro erakusketak; liburu aurkezpenak, hitzaldiak, sari-banaketak, tailerrak eta liburu sinadurak osatuko dute Azoka.

Bilboko Liburu Azokaren aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeak, Joxean Muñoz; Bilboko Udaleko Kultura zuzendariak, Iñaki López Aguileta; Euskadiko Liburu-Ganbarako presidenteak, J.A. Iturri; Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidenteak, Kepa Torrealdai; eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Asier Muniategi. Bertan ere egon dira Félix Madroño, Arturo Trueba, José Ramón Taranco, Esmeralda Erlo eta zenbait argitaletxeen ordezkariak.
 
Aurkezpen ekitaldian zehar Lorenzo Silva idazleak Zilarrezko Luma saria jaso du, liburu-saltzaileek bere obra eta ibilibide luzeari egiten dioten onarpena.

 

Lorenzo Silvak (Madril, 1966) zuzenbidea ikasi zuen Madrileko Complutense Unibertsitatean, baina gaztea
zenetik letren munduarekin erlazionatutako lanak egin zituen: Gionista, prentsa eta aldizkarietan laguntzailea, idazlea izateaz gain. Bere bizitza osoan liburu ,kontaketa, artikulo eta, entsegu ugari idatzi ditu, onarpen nazional eta nazioarteko handiarekin. Era guztietako obrak egin dituen idazlea da (polizialak, gazteentzako istorioak, ez-fikzioa, entseguak…). Hauen artean 2000. urtean Nadal saria jaso zuen El alquimista Impaciente izeneko obra aipatu dezakegu. Hauetaz gain beste zenbait sari ere jaso ditu: Ojo Crítico (1998), Premio Planeta (2012)…
 
“Liburuak kafearekin” Bilboko Liburu Azokara itzultzen da

Berriz ere, BilbaoHistorikok, Zazpikaleetako Merkatarien Elkarteak, liburusaltzaile eta Cafés Baquérekin batera antolatzen duten ekimen honi esker, irakurleek Azokan erositako liburu bakoitzeko Bilboko Zazpikaleetako lau kafetegi tipikoenetan - El Lago, Geltoki, Aitxiar eta Portu Berri Berria - kafe onenarekin gozatzeko gonbidapen bat jasoko dute. Honela, irakurketa on bat kafe batekin gozatzeko aukera ematen duen “Liburuak kafearekin” ekimena Bilboko Liburu Azokan egongo da aurten ere.

Bihar, maiatzaren 31, Azokan:

    Goizeko 11:00etatik aurrera, kasetek eta Tomás Ondarraren “Athletic” liburuaren erakusketak  zabalduko dituzte bere ateak.

    19:00etan Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Federico Bilbao idazlearen “¡Reniego!” poema liburuaren aurkezpena.

    20:00etan, Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Ramón Zallok eta Txema Garcíak “Miradas en torno al Proces” analisi-liburua aurkeztuko dute.

    20:00etan, Bidebarrieta Liburutegian Javier Sierraren “El fuego invisible” Planeta Sariaren aurkezpena.
 
Azokaren inaugurazioa

Bide batez, gogoratu nahi dizuegu Azokaren inaugurazio ekitaldia ostiralean, ekainaren 1ean eta 11:30etan, ospatuko dela recordaros que el acto de inauguración de la feria se realizará el viernes día 1 a las 11:30h Karmele Jaiori eta Javier Sierrari Atea – Laboral Kutxa Saria ematearekin.
 
Gurekin izango zaretelakoan, agur bero bat.
 
Argazkian:
Asier Muniategi (Liburu Azokaren koordinatzailea); Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea); Lorenzo Silva idazlea; Iñaki López Aguileta (Bilboko Udaleko Kultura zuzendariak); eta Kepa Torrealdai (Bizkaiko Liburu-saltzaileen presidentea).

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: