Argazkiak: Jose Agustín Iturri, Erein Argitaletxeko ekoizpen arduraduna, Bilboko 47. Liburu Azokaren Urrezko Luma jasotzen Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Orokorra den Andoni Iturberen eskuetatik.

 

Gaur, ekainaren 5ean, 11,30etan Areatzako Pasealekuan, Azokaren Karpa - Laboral Kutxa Topagunean Bilboko 47. Liburu Azokaren Urrezko Luma aurten bere 40. urteurrena ospatzen duen Erein Argitaletxeari eman zaio.

Ekitaldian Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Orokorra; Euskadiko Liburu Ganbarako presidentea eta Erein Argitaletxeko ekoizpen arduraduna den Jose Agustín Iturri; Erein Argitaletxeko literatura arduraduna, Iñaki Aldekoa; eta Bilboko Liburu Azokaren koordinatzailea, Asier Muniategi, egon dira.

Saria ematean Asier Muniategik azpimarratu du sari honen historian lehen aldiz argitaletxe batek jasotzen duela, baina guztiz merezia dela Ereinek sormen eta hezkuntza munduan egiten duen lana eta esfortzua onartzen duelako.

Bestalde, Jose Agustín Iturrik “argitaletxeak euskal kulturaren ikuspegian lagundu zuela eta laguntzen jarraitzen duela” adierazi du.

Bilboko 47. Liburu Azokak  zabalik jarraitzen du Areatzako Pasealekuan, 55 erakusleekin, autoreen aurkezpenekin, sinadurekin eta , Erein argitaletxea 40 urte erakusketarekin.

 

Argazkiak: Ezkerretik eskumara: Iñaki Aldekoa, Erein Argitaletxeko literatura arduraduna; José Agustín Iturri, Erein Argitaletxeko ekoizpen arduraduna; eta Andoni Iturbe, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Orokorra.

 

 

Gaur astelehena, ekainak 5

Aurkezpenak:

        ·18.30etan, “Gargantua txapeldun”, “Ipui onak” eta “Entre lo visible y lo invisible”
        · 19.30etan, Azokaren karpan – Laboral Kutxa Topagunea, Ediciones Betak Federico Bilbaoren “Otoñales rosas del amor” eta “Una piedra en el círculo” aurkeztuko ditu.

Kontzertua:

        · 19.00etan, Euskaltzaindian, Hinka Taldea.

Bihar asteartea, ekainak 6

Topaketa:

        · 19.00etan, Euskaltzaindian, %100 Basque Hizpide topaketa, Lucien Etxezaharreta eta Katixa Dolhare-Zaldunbiderekin.

Aurkezpenak:

        ·  19.30etan, Azokaren karpan – Laboral Kutxa Topagunea, Harkaitz Canoren “El turista perpetuo” aurkeztuko du Jon Bilbaok. “La rendición”, Ray Lorigaren azken lana ere aurkeztuko dute.

 

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2017
Areatza / Arenal
Ekainak 1 - 11 | 1 - 11 Junio

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: