Argazkian:  Ezkerretik eskumara: José Ramón Taranco, Laboral Kutxakoa; Luis Landero; Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia; Kirmen Uribe; Asier Muniategi, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea.

 

Gaur osteguna, ekainak 1, eguerdiko 12.00etan Arenaleko ibilbidean, Bilboko 47. Liburu Azoka inaugurazio ekitaldia ospatu da. Arenaleko ibilbidean izango da Liburu Azoka ekainak 1-11 bitartean, 55 erakuslerekin; Erein argitaletxea 40 urte erakusketa berezia izango da Liburu Azokan, Liburu aurkezpenak, hitzaldiak, sariak, tailerrak eta liburu sinadurak osatuko dute Azoka.

Ekitaldian parte harto dure: Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia den Nekane Alonsok; José Ramón Taranco Laboral Kutxaren ordezkariak; eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea, Asier Muniategik, besteak beste.

Nekane Alonsok honelako ekitaldien garrantzia eta Udalaren erabateko laguntza aipatu du, “Liburu Azoka benetako bidegurutzea da, non jendea biltzen den, ezagutza eta askatasuna suspertuz".

Azokaren Karpa - Laboral Kutxa Topagunearen aurrean ospatu den ekitaldian Kirmen Uribe eta Luis Landero idazleek Atea-Laboral Kutxa Saria jaso dute.

Kirmen Uribe saria jasotzean adierazi du “Literatura bizitzeko plazerra da, idaztea eta irakurtzea ezinbestekoak dira ezagutu eta ikasi ahal izateko”,  eta azokak suspertu behar direla jendeak liburuen artean solasean gozatu dezan.

Luis Landerrek idazleen eta liburusaltzaileen lana azpimarratu du, bere aburuz “Idaztea eta irakurtzea, bizitza da”.

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) arrantzarekin lotutako familia baten arrean jaio zen. Gasteizen Euskal Filología lizentziatu zen eta Trenton (Italia) Literatura Konparatzaile graduondoko ikasketak burutu zituen. “Bitartean heldu eskutik” bere poema liburua gaztelaniara, frantsesera, ingelesara eta errusierara itzuli dute.

Luis Landero (Albuquerque - Badajoz, 1948) Madrilgo Complutense Unibertsitatean Filologia Hispaniarra ikasi zuen bere ikasketak ordaintzeko lan egiten zuen bitartean. Nobelak eta saiakerak argitaratu ditu, nabarmenenak “El guitarrista”, “Retrato de un hombre inmaduro” edota “Absolución” dira.

 

Ekainaren 1ean, Azokan

· Sinadurak: Ana Cobos.

· Erakusketa: Erein argitaletxea 40 urte.

· Arratsaldeko 19.00etan, Azokaren Karpa – Laboral Kutxa Topagunean, Toti Martínez de Lezearen hitzaldia “Los grafitis de mamá” bere liburuaren inguruan.

 

Eta ostiralean, ekainaren 2an…

· Sinadurak: Euskal autoreak.

· Erakusketa: Erein argitaletxea 40 urte.

· Aurkezpenak: Rosa López Casero / Lur Soutela.

· Arratsaldeko 19.30etan, Bidebarrieta Liburutegian, 2016ko Planeta Saria Dolores Redondoren hitzaldia, Idoia Jauregi Pikabeak aurkeztuta.

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2017
Areatza / Arenal
Ekainak 1 - 11 | 1 - 11 Junio

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: