Ezkerretik esfumara: Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ordea; Nekane Alonso, Bilboko Udalako Kultura Zinegotzia; Juan José Millás; Asier Muniategi, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea.

 

Gaur asteazkena, maiatzak 31, goizeko 11:30etan Abando Hoteleko Costa Vasca Aretoan, Bilboko 47. Liburu Azoka aurkeztu dugu. Arenaleko ibilbidean izango da Liburu Azoka ekainak 1-11 bitartean, 55 erakuslerekin. Erein argitaletxea 40 urte erakusketa berezia izango da Liburu Azokan; Liburu aurkezpenak, hitzaldiak, sariak, tailerrak eta liburu sinadurak osotuko dute Azoka.

Aurkezpen ekitaldian egon dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Kontseilari ordeak, Joxean Muñoz; Bilboko Udalako Kultura Zinegotziak, Nekane Alonso; Euskadiko Liburu-Ganbarako presidenteak, J.A. Iturri; Bizkaiko Liburusaltzaileen presidenteak, Kepa Torrealdai; eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Asier Muniategi. Bertan ere egon dira Félix Madroño idazlea; Euskadiko Liburu Ganbarako presidentea den Iturri; eta Erein edo Elkar bezalako argitaletxeen ordezkariak.


 Aurkezpen ekitaldian Juan José Millás idazleak Zilarrezko Luma saria jaso du, liburusaltzaileek bere obrari egiten dioten onarpena.


Juan José Millás (Valentzia, 1946) zutabegile eta heziketa autodidakta idazlea, bere hasieretan kritikak kultuko egiletzat hartu zuen. Hala ere, eta nolabait El País egunkarian artikulugile bezala egindako kolaborazioei esker, laurogeiko hamarkadan publiko zabalaren mesedea eskuratu zuen, eta bere lana, oro har, onarpen zabala lortu zuen. Izan ere, Nadal eta Udaberria literatura sariak jaso zituen, baita Kazetaritzako Mariano de Cavía. 2007an Planeta Saria eman zioten.

Bere lanan instrospektiba psikologikoa aurkitzen da, non eguneroko edozein gertakaera bere lanaren barruan kontakizuna bihurtu daiteke; honek nolabait literatura personal bat sortzera eraman du, errealitatearen begirada kritiko bat egin fantasia apur baten bidez.

Bide batez, gogoratzen dizuegu bihar, ekainaren 1ean, 12:00etan eta Arenaleko Pasalekuan Bilboko 47. Liburu Azokaren aurkezpen ekitaldia ospatuko dela eta Atea – Laboral Kutxa Saria emango dela.

 

Bilboko 47. Liburu Azoka aurkezpen prentsaurrekoa.

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2017
Areatza / Arenal
Ekainak 1 - 11 | 1 - 11 Junio

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: