· Euskaltzainburuak euskara zabaltzeko eta bere lan profesionalan hizkuntz honen bermaketan egindako lanagatik saritua izan da urte honetan.

· Urrutiak saria Bizkaiko Foru Aldundiko Euskaren Bermakuntzarako Zuzendaria den Ana de Castroren eskutik jaso du eta akademikoaren lana azpimarratu du euskararen zabalkuntzan bai unibertsitatean eta lege munduan.

· Asteazkenean, Liburu Azkoan, Kafkaren metamorfosiak eta Lorenzo Silvaren Donde los escorpiones eta José Luis Urrutiaren El Ayalés liburuen aurkezpena.

 

Asteartea, 2016.eko ekainak 7. Andrés Urrutia Badiola, Euskaltzainburuak, Urrezko Luma jaso du gaur prentsaurrean Bilboko 46 Liburu Azokan. Saria Urrutiak euskara zabaltzeko egin duen lanagatik eta bereziki bere profesio juridikoan euskararen erabileraren normalizazioan egindako lanagatik jaso egin du. Urrezko Luma, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskaren Bermaketarako Zuzendaria den, Ana de Castrok eman dio saria Euskaltzainburuari.

Andres Urrutia Badiola (Durango, 1954 ), Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutu zituen eta 1976 lizentziatu zen, abokatu-ekonomista sailean, gero doktoregoa lortuz 2015ean. Notario izateko lehiaketak Madrilen prestatu eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa bihurtu zen (1981-1994artean). Geroztik, Bilboko notario bulegoan egiten du lan. Euskaltzaindiak 1997ko martxoaren 21ean izendatu zuen euskaltzain oso, eta 2004, Euskaltzainburu aukeratua izan zen.

Literatura arloan, euskarazko autore klasikoen edizioak egin ditu (Eguskitza eta Erkiaga, besteak beste), baita narrazioak ere (Berbondo, Ordialdea) eta itzulpenak (Méndez Ferrin, Neira Vilas besteak beste). Blas de Oteroren Historias Fingidas y verdaderas lanaren euskarako itzulpena aurkeztu du aurten, 2016an. Arlo juridikoari dagokionez, hainbat lan lexikografiko eta terminologiko euskararen inguruan landu ditu eta testu juridikoen euskarazko itzulpenean aritu egin da. Euskal Zuzenbide Akademiaren presidentea ere da.

Andres Urrutiak, saria jaso ondoren eskerrak eman dizkie bai Bizkaiko Liburu Ganberari eta Bilboko Liburu Azokako antolatzailei. Euskaltzainburuak saria bere emazteari eta euskaragintzan diharduten agente eta persona guztiei opa egin die saria. “Bereziki momento latz hauetan, diru murrizketa ugari daudenetan, oso garratzitua egiten ari diren lana euskararen zabalkuntza eta bermakuntza. Zentzu honetan, aurrera jotzea eta tinko jarraitzea berebizkoa da gure hizkuntzaren etrokizunerako”, azpimarratu du. Honekin batera, Urrezko Luma jasotzea berarentzat, Notario bezala, “tentazio” handi bat dela esan du, egunero bere lanean erbiltzsen duelako lumaren bat dokumentuei fedea emateko. “Nire asmoa eta nahia beti nire profesioan dokumentuak ez bakarrik gazteleraz, bai euskaraz itzultzea eta sinatzea izan da; Gaur egun, lumatik karakter informatikoetara egin behar dugu lan hau eta euskara bermatzeko tekonogi berriak funtsezkoak dira dudarik gabe”.

Ekitaldian, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskararen Bermaketarako Zuzendaria den, Ana de Castro, parte hartu du. Agintariak Urrutiaren lan azpimarratu du, bereziki “euskareren zabalkuntzan” eta bere lan juridikoan, bai unibertsitatean egindago euskararen aldeko apostu. “Saria eman diogu autore eta jurista den Andres Urrutiari abi, uniberstitatean, lege munduan eta gizartean oroar euskara zabaltzeko egin duen lanagatik”, esan du. Prentsaurrean ere Euskaltzaindiako kidea den Xabir Kintana eta Biboko Liburu Azokako zuzendaria den, Asier Muniategi parte hartu dute.

 

Bihar Azokan

Arratsaldeko 19:00etan, Bilbo Zaharra Euskaltegian Kafkaren Metamormosiak jarraitzen du.


19:30etan eta Azokaren Karpan - Laboral Kutxa Topagunea José Luis Urrutiak El Ayalés, La historía de Elías Aldama liburuaren XV urteurren edizioa aurkeztuko du.

Ordu berean, eta Bidebarrieta Liburutegian Lorenzo Silvaren Donde los escorpiones liburuaren aurkezpena egingo du autoreak.

Azoka osoan zehar zabalduta egongo den “Ehun urte Blas de Oterorekin” erakusketa ere bisitatu ahal izango da, eta hainbat autore liburuak sinatuko dituzte Azokaren stand ezberdinetan.

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2016
Areatza / Arenal
Ekainak 2 - 12 | 2 - 12 Junio

Noticias / Albisteak

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: