· Anjel Lertxundi eta Manuel Rivas Premio Atea – Laboral Kutxa Saria jaso dute 46 Bilboko Liburu Azokaren inaugurazio ekitaldian. 

· Saria José Ramón Taranco, Laboral Kutxako ordezkariaren eskutik jaso dute eta idazleen lana eta ibilbidea nabarmentzen du.

· Bihar, Inma Roiz-en Oro Verde liburuaren aurkezpena eta Expresión y Reunión poesia errezitaldia.

 

Bilbao, 2016eko ekainaren 2. Gaur Bilboko 46 Liburu Azoka zabaldu da, hilabete honetako 12arte, igandea, luzatuko delarik. Areatzako Pasalekuan 55 erakusle egongo dira ikusgai liburuak maite dutenentzat. Horien artean Euskadi eta Estatuko liburudenda eta argitaretxeak egongo dira, bere azkenengo liburu berriak bisitariei eskeintzeko asmoz. Liburu Azokan, egileen aurkezpenak, hitzaldiak, sari banaketak eta liburu izenpetzeak egongo dira. Honekin batera, egunero Blas de Otero, ehun urte erakusketa berezia ere ikusgai izango da.

 

Azokako lehen egun honetan, Anjel Lertxundi eta Manuel Rivas idazleek Atea – Laboral Kutxa jaso dute. Lertxundi (Orio, 1948), kazetaria, kritiko literarioa eta telebistarako gidoilaria da; honetaz gain, Euskaltzaindiko kide ere da. Euskal literaturaren berritzailerik handienetariko bat dela azpimarratu daiteke eta bere estilo narratiboari dagokionez, bere nobelak estilo “eklektiko eta esperimentala” ondo jorratzen dituela ere esan dezakegu. Bere autore lanari dagokionez, hainbat genero erabili ditu, esatebaterako; nobela, entsaiu literarioa eta haur eta gazteentzako literatura. Hamaseigarrenean aidanez da dudarik gabe bere nobelarik nabarmena, alegia, euskal literaturaren istorioan gehien irakurri den liburua. Honekin batera, Otto Pette eta Eskarmentuaren paperak dira bere beste lanik azpimarragarrienak. Azkenengo nobela honegatik, Estatuko Entsaiu Saria jaso zuen 2010.

 

 

Idazle gipuzkoarrak, saria jaso ondoren eskerrak eman dizkie azokako eta liburu etxeen ordezkariei. Lertxundik, aurtengo liburu azoka “mapa” bat bezala ikustea gomendatu die ekitaldian bildu diren bisitariei. “Mapa honetan ibiltzeko eta bertan galtzeko da, liburuz liburu, baina norberaren helmuga mapa honetan, bizitzan jakiteko non dabiltzan, oasiak non dauden jakin eta amildegiak nola saitzen ere jakitzeko balio dezake”, azpimarratu du idazle oriotarrak. Honekin batera Lerxtundik, Bilboko Liburu Azokak idazleei bere “obrak eta nobelak publiko artean zabaltzeko eta saltzeko” ematen dien aukera ere azpimarratu du autore euskaldunak.

Beste alde batetik, Manuel Rivas (A Coruña, 1957) Galiziak azken urteetan eman duen literatura ahotsik nabarmenetarikoa dugu. Bere lan literarioari dagokionez, El Lapiz del carpintero, Todo es silencio eta Los Libros arden mal dira bere nobelarik onenak, krtikoen esanetan. Liburu guzti hauek, sentimendu osoz, Guerra Zibilaren krudelkeria oso ondo isladatzen dute. Rivasen azkenengo novela aldiz, El último día de Terranovak da; liburudenda berezi baten azkenengo egunak kontatzen digu, denda honen desagerpena gertatu baino lehen.

Rivas-ek, saria jaso ondoren ere azokako antolatzailei eskerrak eman dizkie eta poesiak “gizartean duen garrantzia” azpimarratu egin izan nahi du bere hitzekin. “Olerkiak eta poesía etimologikoki jaiotz eta ekintza kreatiboekin lotuta daude eta nire ustez, mota honetako liburu esparru batean, ekimen kulturalarekin ere lotuta egon behar dira; batez ere, gaur egun bizi dugun ziurgabetasun honetan”, esan du autore galiziarrak.

Ekitaldi honetan, Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Laboral Kutxako ordezkaria den José Ramón Taranco; Bilboko Liburu Azokako antolatzailea, Asier Muniategi eta Toti Martinez de Lezea idazleak parte hartu dute. Aburtok bere partetik, Bilbo “ate” bat izan behar duela azpimarratu duela. “Ate honetan danok sartu behar gara eta esparru honetan denok bizi behar dugu aniztasunez eta elkartasunez”. Azokari dagokionez bere aldetik, Aburtok ere bere liburua aurkitzen saiatuko dela . “Ez dakit aurkituko dudan a la ez, baina gustatuko litzaidake liburu bat aurkitzea buruan daukadan galderak erantzuteko”, esna du alkateak.

Poesia solasaldia

Arratsalde honetan, 18:30tan, Francisco de Paula, “Blue Jeans”, bere azkenengo nobela izenpetzen egongo da…

Halaber, ordu bat geroago, 19:30tan, JoséRamón Arana idazleak bere azkenengo lana: Los amores de Eloisa y Abelardo aurkeztuko du azokako karpan - Laboral Kutxa topagunean.

Ordu berean, 19:30tan, Bidebarrieta liburutegian, hiru poeten arteko solasaldia egongo da. Saio honetan, Felipe Juaristi, Manuel Rivas eta Marta Sanz autoreak parte hartuko dute eta Jon Kortazar idazle eta kritiko literarioa jaurdungo da moderatzaile gisa.

Bihar, Azokan

Bihar 19:30etanAzokaren Karpan-Laboral Kutxa Topagunean Inma Roiz autorearen Oro Verdeliburuaren aurkezpena egingo dute.


Eta 19:30etanBidebarrieta Liburutegian, Expresión y Reunión poesia errezitaldia eskainiko dute Xuan Bello, Amalia Iglesias, Elena Medel eta Andrés Neuman-ek, Iñaki Salvador-en pianoak lagunduta.


Era berean Azoka osoan zehar irekita egongo den “Ehun urte Blas de Oterorekin” erakusketa ere ikusgai izango da, eta Azokaren standetan egingo diren autore ezberdinen liburu sinaduretara ere joan: Itziar Laborda, 12,00etan; Santiago Agirre 19,00etan eta Miren Palacios 20,00etan.

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2016
Areatza / Arenal
Ekainak 2 - 12 | 2 - 12 Junio

Noticias / Albisteak

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: