Kafe Antzokiak, bere 20. urtemugan, Zazpi Kale Saria jaso du

· Proiektuaren xedea euskaldunzahar, euskaldunberri eta ikasleei topagunea eskaintzea izan zen, baita euskaldun komunitatea trinkotu eta hizkuntz murgiltzeko gunea sortzea ere. Kafe Antzokia hiri erdigunean kokatu zen, Abandon, autofinantziazioaren bidetik bideragarria bihurtuko zuen ostalaritza proiektu batek lagunduta.

· Gaur egun, Kafe Antzokiaren inguruan Euskara bultzatzeko jarduera desberdinak garatzen dira: Zenbat Gara elkarte kulturala, BilboHiria irratia, Gabriel Aresti Euskaltegia, dantza saio irekiak, haurrentzako ekintzak, etabar.

· Mikel Urbeltzek saria jaso du Kafe Antzokiaren izenean eta bertan 20 urte hauetan lan egin dutenoi eta Teo Etxabururi eskaini die.

Bilbao, 2015.eko ekainaren 9a. Kafe Antzokiak Zazpi Kale Saria jaso du bere 20. urtemugan. 1995eko abenduaren 15ean zabaldu zituen bere ateak, Bilbo erdian, aintzina San Vicente zinema aretoa izandako lekuan. Baina proiektua lehenago sortu zen, Euskararen helduentzako irakaskuntzan zebiltzan irakasle batzuen gogoetatik: Bilbon ikasleek ikasgelatik kanpo euskaraz aritzeko aukera falta nabaria zegoela eta ikasketa prozesuan aurrera egiteko beharrezkoa zituztela aisialdia eta harreman naturalak euskaraz egiteko une eta guneak. Bilbon erreferentzia fisikorik gabe sakabanatuta zeuden milaka euskaldun kontutan hartuta, euren hizkuntza naturaltasunez erabiltzeko topagunea eskaintzea zen xedea, bertan euskaldunzahar, euskaldunberri eta ikasleek bat egin, hizkuntza komunitatea trinkotu eta euskaraz murgiltzeko aukera sortu zen. Zentraltasun bilatuz Kafe Antzokia Bilbo erdigunean kokatu zen, autofinantziazioaren bidetik bideragarria bihurtuko zuen ostalaritza proiektu batek lagunduta.

“Hogei urte hauetan hamaika lagun izan dira Kafe Antzokiaren proiektu hau aurrera eraman dutenak eta sari hau guztiona da” adierazi du Kafe Antzokiaren ordezkarietako bat den Mikel Urbeltzek. Teo Etxabururi bereziki dedikatu dio saria Urbeltzek “Bilboko zentroan euskal kultur-gune bat sortzearen utopia berea zen eta utopia 20 urte dabil jada”.

Sustraitua eta irekia aldi berean

Kafe Antzokiren beste helburu bat zen euskarazko espresio artistikoak modu egoki eta iraunkorra tratatzeko lekua Bilbon eskaintzea. Halaber, beste kulturetako erreferentzi interesagarriak eskaintzea eta beste pertsona eta herriei unibertso euskaldunarekiko lehen kontaktua erraztea.

Zuzeneko musikari dagokionez, Bilboko eszenatoki nagusienetakoa da Kafe Antzokia. Euskal musikari gehienek jo dute han, baita atzerriko ehunka talde eta bakarlari ere.

Areto baino gehiago

Zenbat Gara elkartearen eskutik euskararen erabilera sustatzeko ekimenak garatuz joan dira. Espazio honetan aurki ditzakegu: BilboHiria irratia; Euskara hutsez igortzen duena, Gabriel Aresti Euskaltegia; Zenbat Gara elkarte kulturala, tailler, jai, hitzaldi eta ekitaldiak antolatzen disuena; abesti saio irekiak Anje Duhalderekin eta dantza saio irekiak Juan Antonio Urbeltzekin; haurrentzako jarduerak,,,etabar.

Aurkezpenak

Gaur goizean liburuen aurkezpena egin da: 2012ko eta 2014ko Gabriel Aresti XXX-XXXI ipuin lehiaketa (Erein Argitaletxea), eta Laura Mintegiren Nerea eta Biok (Txalaparta Argitaletxea).

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: