John Connolly

· Irlandar famatuak prentsaurreko bat eskainiko du goizean, 11:30etan, Laboral Kutxa Karpan, eta arratsaladean, 19:00etatik aurrera, Bidebarrieta Liburutegiko X. Nobela Beltza Topaketan hartuko du parte.

· Juan Carlos Azpiazuk Dr. Arteche… supongo bere liburua sinatuko du 19:00etatik aurrera Ediciones Beta-ren estandean.

· Arratsaldeko 19:30etan Kepa Muruak Tangoman bere azken lana aurkeztuko du.

 

John Connolly, 45. Bilboko Liburu Azokaren protagonistetako bat, bihar asteartean, ekainaren 9an egongo da gure artean. Irlandarrak prentsaurreko bat eskainiko du 11:30etan Laboral Kutxa Karpan, eta arratsaldeko 19:00etan Félix Linares kazetariak gidatutako X. Nobela Beltza Topaketan parte hartuko du.

Connolly-k (Dublin, 1968) ingeles filologia ikasi zuen Dublineko Trinity College-n eta kazetaritza Dublin City University-n. Herri administrazioan funtzionario izan zen, Londreseko Harrod's saltoki handietan 'denetarako' mutil bezala lan egin zuen eta kamarero bezala ibili zen Irish Times-entzako kazetari freelance bezala lan hasi baino lehen, non oraindik ere idazten jarraitzen duen.Dublinen bizi da, baina Estatu Batuetan ere egoten da, non bere nobelak garatzen diren. Hainbat sari lortu ditu, besteen artean Lehen Nobelaren Shamus Award-a, Por todo lo que muere emandakoa.

Sinadurak eta aurkezpenak

Arratsaldeko 19:00etan Juan Carlos Aspiazuk Dr. Arteche… supongo bere lana sinatzen egongo da Ediciones Beta-ren estandean, eta 19:30etan Kepa Muruak Tangoman bere aurkeztuko du Laboral Kutxa Karpan.

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: