Labayru Fundazioa - Idatz & Mintz aldizkaria

· ‘Idatz&Mintz’ literarura aldizkaria 1982an jaio zen Labayru Fundazioaren eskutik, literatura sortze-lana eta idazle gazteei bere lanak argitaratzeko plataforma bat eskaintzeko xedearekin.

· Udaberri honetara arte 57 zenbaki argitaratu dituzte eta beronen separata gisa beste 15 liburuska monografiko.

· Igone Etxebarriak saria Gonzalo Olabarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendariaren eskutik jaso du.

 

Astelehena, 2015.eko ekainaren 8. GaurLabayru Fundazioak Idatz&Mintz bere aldizkariari emandako Urrezko Luma Saria jaso du. ‘Idatz&Mintz’ aldizkari literarioa 1982an sortu zen Labayru Fundazioaren ardurapean eta gero BBK Fundazioa izango zenaren diru-laguntzaz.

Sorrerako helburua zen literatura sorkuntza bultzatzea eta idazle gazteei azpiegitura bat eskaintzea euren sortze-lanak argitaratzeko. Hizlauzko eta hitz neurtuzko sorkuntzaz gaitera, ahozko literatura emaitzen ezaguera eta ikerketa, aurreko belaunaldietako Euskal literaturako autre edo testuak ezagutaraztea, literatura-kritika eta horretariko arloak landu ditu.

2015.eko udaberrira arteko ibilbidean 57 zenbaki argitaratu ditu, eta beronen separata gisa beste 15 liburuska monografiko.

Euskal literaturan ezagun diren hainbat idazlek, gaztetan, euren lehen pausoak Idatz&Mintz-en orrietan eman dituzte. Gaur egun idazle talde leial eta trebatua ari da aldizkarien inguruan, baina balore berriei ateak zabalik dituela beti ere.

Igone Etxebarria, Labayru Fundazioaren zuzendariak saria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria den Gonzalo Olabarriaren eskuetatik jaso du. Etxebarriak “aldizkariarekin kolaboratu eta kolaboratzen dutenei” eskaini die, “34 urte hauetan, 150 lagunek aldizkarian idatzi dutela” gogora ekarriz. Zuzendariak eskerrak eman dizkio Leopoldo Zuazari, Idatz&Mintzen aitzindarietako bati, “aldizkari eredu berritzaile bat diseinatu zuelako, gaur egun ere diharduna” eta Mikel Zarateri, “bere lanetik Idatz&Mintz aldizkarirako izena hartu genuelako, argitarapen honen funtsak barnean daramatzana: Idatzizko eta ahozko sormen-lanak, kontenporaneoak ere direnak”.

 

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: