· Juan Ignacio Fernández Bañuelos-ek bere azken lana aurkeztuko du

· Umeek beraientzako gunea izango dute Liburu Azokan, haur taillerrekin eta magia ikuskizunekin.

· Hamaika idazle Azokako standetara joango dira liburu aleak izenpetzeko eta Areatzaraino hurbilduko diren irakurkeleekin hitz egiteko

Asteburu honetan, Liburu Azoka famili osoa topatzeko gune hobezina izango da. Kultura, irakurketa eta dibertimendua Azoka osatzen duten 55 erakustokietan.

Bihar larunbata, ekainaren 6a, Laboral Kutxa Topagunean ‘Cuando la luz cambió’ lana aurkeztuko da. Argazkikazetaritza trantzisioan, 1975 – 1982, Juan Fernández Bañuelosena.

Halaber, bai larunbatan bai igandean, haur taillerrak eta Mago Valenekin magia ikuskizuna izango dira, eguerdiko 13:00tan.

Asteburu osoan zehar, azokako erakustokietan hamaika idazlek liburu aleak izenpetuko dituzte, hara hurbilduko diren pertsona guztiek beraien idazle gustukoenekin hitz egiteko aukera izango dute. Besteak beste, Dolores Redondo, José Javier Abasolo, Jon Arretxe, Toti Martínez de Lezea, José C. Vales, Martín Abrisketa, Mikel Santiago, Txema Arinas, Katixa Agirre, Pedro Ugarte, Mikel Ayllon, Fermin Etxegoien, edo Ramón Saizarbitoria. Orobat, Eusko Aldizkariak erakusketa zabalik egongo da azokan asteburuan.

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: