·  Zilarrezko Luma sariarekin liburusaltzaileek greziar krisian oinarritzen den 'Kostas Jaritos' komisarioaren seriearen salmenteen arrakasta onartzen dute

·  Petros Márkaris batera Azokaren 45. edizioaren aurkezpenean egon dira Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu ordea; Ibone Bengoetxea, Bilboko Udalako Kultura Zinegotzia; Javier Gogeascoechea, Euskadiko Liburu-Ganbarako presidentea, Kepa Torrealdai, Bizkaiko Liburusaltzaileen presidentea; eta Asier Muniategi, Euskadiko Liburu Azoken kordinatzailea.

·  Bihar, eguerdiko 13:00etan, Bilboko Liburu Azokaren 45. edizioaren inaugurazio ekitaldi ofiziala ospatuko da, eta Almudena Grandes eta Unai Elorriagari ATEA-LABORAL KUTXA SARIA emango zaie.

Gaur, eta 45 Bilboko Liburu Azokaren aurkezpen prentsaurrekoan, Petros Márkarisek Zilarrezko Luma saria jaso du, 'Krisiaren trilogia' deitutakoaren salmenta arrakasta ospatzeko liburusaltzaileek ematen duten saria. Petros Márkaris (Estambul, 1937) Ekonomia Zientziak ikasi zituen Vienan eta Stuttgarden, eta ondoren Atenasera joan zen, non gaur ere bizi da. Telebistan gidoilari eta antzerti-autorea, Theo Angelópoulos zinemagilearen hainbat gidoietan lagundu du, besteak beste Ulisesen begiradan. Greziar krisiaren inguruko Damoclesen Ezpata saiakera bolumenaren egilea da. Ospea, greziar krisiaren testuingurua duten eta protagonista Kostas Jaritos greziar komisario ironiko eta politikoki adeigabea duten polizia-nobelen seriei esker lortu du.

Idazleak saria esker onez jaso du, agertu duen bezala “idazle batentzat ohore bat da beste herrietako irakurleek bere lana goraipatzen dutela ikustea”. “Apur bat lotsatuta nago, jendea sufritzen duen herri batetik natorrelako. Errealitate hau jakinda pozik sentitzeko eskubidea dudan galdetzen diot neure buruari”, esan du, baina bestetik “pozik egotea sentimentu bat da, eta gaur oso pozik nago liburusaltzaile nire anai-arrebekin nagoelako” adierazi du. Idazleak kontatu du bere lehen editoreak esana ziola “literatura munduan leku bat izateko liburusaltzaileen laguntza izan behar nuela”.

Bihar, Azokaren inaugurazioa

Bihar osteguna, ekainaren 4a, Bilboko Liburu Azokaren 45. edizioak bere ateak zabalduko ditu. Eguerdiko 13:00etan Areatzako Pasalekuan, Azokaren 'irteteko pistola-tiroa' emango da. Bertan egongo dira Almudena Grandes eta Unai Elorriaga idazleak, Atea – Laboral Kutxa Saria jasoko dutenak.

Liburuen munduko eta instituzioetako ordezkariak egongo dira 45. Bilboko Liburu Azokaren inaugurazio irekiera ofizialan. Egongo dira, besteak beste, Kultura Zinegotzia den Ibone Bengoetxea, Euskadiko Liburu Ganbarako presidentea den Javier Gogeascoechea, Liburusaltzaileen Elkartearen presidentea Kepa Torrealdai, eta Euskadiko Liburu Azoken kordinatzailea, Asier Muniategi.

Era berean, honako Azoka honetan liburuak lagunduz ‘Euskal Aldizkariak’; ‘Labayru – Idatz & Mintz’ eta ‘Fotoperiodismo en transición’ erakusketak egongo dira.

Arratsaldeko 18:30etan, Bidebarrieta Liburutegian hildako Ramillo Pinilla idazleari omenaldia egingo zaio Almudena Grandes idazlea eta Paul Ingendaay kazetari alemaniarraren laguntzaz.

Arratsaldeko 19:30etan, Azokaren Karpan - Laboral Kutxa Topagunea Manu Montero UPV-EHUko katedratikoaren Las guerras de Cuba y Filipinas contadas por soldados del pueblo liburuaren aurkezpena egingo da.

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: