.Eguna - Fecha: 07 de junio - ekainak | Hora - Ordutegia: 11.30 h. | Lugar - Non: Carpa central - Laboral Kutxa Topaguea

 

Andres Urrutia Badiola (Bilbo, 1954)

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak burutu zituan, 1976an lizentziatu zelarik, abokatu-ekonomista sailean. 2015ean Zuzenbideko doktoregoa burutu zuen, unibertsitate berean. Notarioa izateko lehiaketak Madrilen prestatu zituen eta, gainditu ostean, Ondarroako notarioa izan zen 1981-1994 artean. Geroztik Bilboko notario bulegoan egiten du lan.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Fakultateko irakasle da eta euskara koordinatzaile ere. Euskal Herriko Foru Zuzenbideari buruzko Legea atondu zuen legelarien batzordean parte hartu zuen.

Aldi berean, arlo juridikoan ondu ditu hainbat lan lexikografiko eta terminologiko euskararen inguruan. Testu juridikoen itzulpenean ere aritu da.

Literaturaren arloan, euskarazko autore klasiko batzuen edizioak prestatu ditu (Eguzkitza, Erkiaga...) eta narrazioak (Berbondo, Orrialdeak...) eta itzulpenak ere (Méndez Ferrin, Neira Vilas...) burutu ditu. 2016an, Istorioak, alegiazkoak, nahiz egiazkoak izenburuarekin, Blas de Oteroren Historias fingidas y verdaderas lanaren itzulpena aurkeztu zuen.

Euskaltzainburua da, 2004ko abenduaren 17an aukeratua. Akademiak 1997ko martxoaren 21ean izendatu zuen euskaltzain oso.

Zuzenbidearen Euskal Akademiaren presidentea da, 2016ko martxorik.

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2016
Areatza / Arenal
Ekainak 2 - 12 | 2 - 12 Junio

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: