Hora / Ordutegia: 11.30  | Lugar - Non: Carpa de la Feria

“Idatz & Mintz” aldizkari literarioa 1982an sortu zen Labayru Fundazioaren ardurapean eta gero BBK Fundazioa izango zenaren diru-laguntzaz.

Sorrerako helburua zen literatura sorkuntza bultzatzea eta idazle gazteei azpiegitura bat eskaintzea euren sortze-lanak argitaratzeko. Hizlauzko eta hitz neurtuzko sorkuntzaz gainera, ahozko literatura emaitzen ezaguera eta ikerketa, aurreko belaunaldietako euskal literaturako autore edo testuak ezagutaraztea, literatura-kritika eta horretariko arloak landu ditu.

2015.eko udaberrira arteko ibilbidean 57 zenbaki argitaratu ditu, eta beronen separata gisa beste 15 liburuska monografiko.
 
Euskal literaturan ezagun diren hainbat idazlek, gaztetan, euren  lehen pausoak Idatz & Mintz-en orrietan eman dituzte. gaur egun idazle talde leial eta trebatua ari da aldizkariaren inguruan, baina balore berriei ateak zabalik dituela beti ere.

BABESLEA / PATROCINA

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: