Igande honetan bere ateak itxi dituen Bilboko 47. Liburu Azokak balantze positiboa egiten du. Aurten ere Bilbon ospatzen den literatura ekitaldi garrantzitsuenak publikoaren egundoko erantzuna jaso du, bai Areatzako Pasealekuan kokatu diren 55 erakusleek jaso dituzten bisitetan eta salmentetan, baita egun hauetan ospatu diren ekintzek izan duten partehartzean: autoreen sinaduretan; Azokaren Karpan – Laboral Kutxa Topagunea eta Bidebarrieta Liburutegian ospatu diren literatura XII. Nobela Beltza Topaketan eta II. Nobela Erromantikoren Idazleen Topaketan; hitzaldietan; liburuen aurkezpenetan, mintzaldietan eta kontzertuetan; Bilboko Udal Liburutegien Sarean ospatu diren haurrentzako tailerretan; Azokaren Karpan – Laboral Kutxa Topagunean ikusgai egon den Erein argitaletxea 40 urte erakusketan…

 

Honetaz gain, Azokan zehar hainbat sari eman dira: Zilarrezko Luma Juan José Millasi; Atea – Laboral Kutxa Saria Kirmen Uriberi eta Luis Landerori; Urrezko Luma Erein Argitaletxeari; eta Zazpi Kale Saria Jon Arretxeri.
 
Liburuak eta Kafea ekimenarekin Bilboko Liburu Azokak, BAQUEri esker, Azokaren 55 erakusleren batetan liburu bat erosi dutenei Alde Zaharreko establezimendu partehartzaileetan kafe bat hartzen gonbidatu die. Ekimen hau arrakastatsua izan da aurten.
 
Guztioi eskerrak eman nahi dizuegu, bidali dizkizuegun berriak zabaltzean Bilboko 47. Liburu Azoka honen arrakastaren parte izan zaretelako.
 
Agur bero bat

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2017
Areatza / Arenal
Ekainak 1 - 11 | 1 - 11 Junio

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: