Gaur, ekainaren 8an, 11,30etan Areatzako Pasealekuan, Azokaren Karpa - Laboral Kutxa Topagunean Jon Arretxek Bilboko 47. Liburu Azokaren Zazpi Kale Saria jaso du. Sario honek Sari honek iazko edizioaren euskarazko libururik salduena aintzasten du.

Ekitaldian, Jose Arretxe saridunaz gain, Udaletxeko kultura zuzendaria, Iñaki  López Aguiletak eta Bilboko Liburu Azokaren zuzendaria Asier Muniategik, parte hartu dute. Muniategik sariaz hitzegiterakoan: “Saria Bilboren esentzia da, gehien saltzen duen idazleari ematen zaiona”.

Jon Arretxek, saria jasotzeagatik eskerrak emateaz gain, hurrengoan adierazi du: “Idazleentzako benetako altxorra edo premioa irakurleak dira”.

Jon Arretxe (Basauri, 1963) bere herrian lehen ikasketak egin zituen eta unibertsitatean matrikulatu zen Deustuko Filologia Fakultatean. Lizentzia lortu eta baita doktore gradua ere “Basauriko euskara” tesiari esker, non Basauriko asken belaunaldi euskaldunzaharraren hizkera idatzia batu baitzuen. Gero gorputz hezkuntzako ikasketak ere egin zituen eta unibertsitatean irakasle ibili zen. Kirola egitea eta bidaiak egitea gustatzen zaio. Arbizun bizi da, Nafarroako Sakana haranean, Gasteiz, Iruñea eta Donostiatik erdibidean.

Bide batez, Bilboko 47. Liburu Azokak zabalik jarraitzen duela gogoratu nahi dizuegu Areatzako Pasealekuan, 55 erakusleekin, autoreen aurkezpenekin, sinadurekin eta , Erein argitaletxea 40 urte erakusketarekin.

BABESLEA / PATROCINA

Programa / Egitaraua

Descárgate todo el programa de la Feria del Libro de Bilbao 2017
Areatza / Arenal
Ekainak 1 - 11 | 1 - 11 Junio

Babeslea Patrocinadores

Laguntzailea Colaboradores

kultura trena herriz herri

kultura trena herriz herri

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: